Berriak
Atzealdea
Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatuta Santa Ageda bezperako Kantu Eske Herrikoia egingo da larunbatean
17:15ean elkartuko dira Larraitz auzoko plazan eta herriko soinujoleak eta bertsolariak izango dituzte lagun
2023·02·02
Txintxarri abesbatza kultur elkarteak antolatuta, antolatuta Santa Ageda bezperako Kantu Eske Herrikoia egingo da larunbatean herriko kaleetan. Abesbatzako kideak eta beraiekin batera kantuan aritu nahi duten herritarrak 17:15ean abiatuko dira Larraitz auzoko plazatik. Ohiko moduan, kantariak ez dira bakarrik izango. Eider Zubillaga trikitilari eta Javi Landa soinujole alegiarrak lagun izango dituzte eta baita Maialen Akizu eta German Urteaga bertsolariak ere.