Berriak
Atzealdea Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak ‘Gabon Kantu Eske Herrikoia’ antolatu du abenduaren 24rako
2024·12·09
Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta, ‘Gabon Kantu Eske Herrikoia’ egingo da abenduaren 24an herriko kaleetan. Bada, elkartetik deialdi ireki bat dela gogorarazi nahi da eta horrenbestean, kanturako gogoz dauden herritarrei ekimenarekin bat egiteko gonbitea luzatzen zaie, elkarrekin kantuan arratsalde pasa eder bat egiteko aukera eskainiz.
Kantari atera nahi duten herritarrentzat bi entsegu ireki antolatu dira. Abenduaren 10ean eta 17an, asteartez, egingo dira 20:00etatik aurrera kultur etxean. Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartetik herritarrak kantu eskean parte hartzera animatu nahi dira.
Ateratzen den dirua Mukwano Lagun elkartearentzat izango da.