Berriak
Atzealdea Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak ‘Gabon Kantu Eske Herrikoia’ antolatu du abenduaren 24rako
2025·12·10

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta, ‘Gabon Kantu Eske Herrikoia’ egingo da herriko musikariekin abenduaren 24an herriko kaleetan. Bada, elkartetik deialdi ireki bat dela gogorarazi nahi da eta horrenbestean, kanturako gogoz dauden herritarrei ekimenarekin bat egiteko gonbitea luzatzen zaie, elkarrekin kantuan arratsalde pasa eder bat egiteko aukera eskainiz.
Kantari atera nahi duten herritarrentzat entsegu ireki bat antolatu da. Abenduaren 16an, asteartearekin, egingo da 20:00etatik aurrera kultur etxean. Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartetik adin guztietako herritarrak kantu eskean parte hartzera animatu nahi dira.
Ateratzen den dirua Mukwano Lagun elkartearentzat izango da.