Berriak

Atzealdea Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak kantu bazkari bat egingo du maiatzaren 13an Bankako Menditarrak taldearekin

Intxurre elkartean egingo den bazkarirako txartelak kultur etxean erosi ahal izango dira maiatzaren 5era bitartean 30 euroko prezioan

2023·04·26


Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak kantu bazkari bat antolatu du maiatzaren 13rako. Behe Nafarroako Banka eskualdetik datorren Bankako Menditarrak taldea etorriko da bazkari horretara eta bertan elkartzen direnek euskal kantutegiko abesti ezagun ugari entzuteko eta abesteko aukera izango dute.

Intxurre elkartean izango da bazkaria eta bertara joan nahi dutenek maiatzaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte txartelak kultur etxean 30 euroko prezioan.