Berriak

Atzealdea Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzarra egingo du ostegunean

20:00etan izango da kultur etxean eta elkarteak 2023ari begira dituen asmoen berri emango du

2023·01·09


Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak bazkideen urteko batzar Nagusia egingo du urtarrilaren 12an, osteguna, 20:00etan kultur etxean. Abesbatzaren jarduna 2022ko uztailean amaitutzat eman ostean, gabonetan kantuan ateratzeko herritarrei egindako deialdiak arrakasta handia izan zuen eta urte berriari begira, elkartearen asmoetako bat da kantuan aritzeko gogoa duten herritarren parte hartzea sustatuko duten ekitaldiak bultzatzea.

Amaitu berri den urtearen balorazioa egingo da batzarrean eta 2023ari begira elkarteak dituen erronken berri ere emango da. Horrenbestean, bazkideei bertaratzeko deia luzatzen zaie eta bide batez, oraindik bazkide ez diren baina izan nahiko luketen herritarrei, elkarteko kideren batekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie. Urtean 10 euroko kuota ordaindu behar da.