Berriak

Atzealdea Txintxarri abesbatza santa eskean ibiliko da astelehen iluntzean

19:00etan abiatuko dira eta azken urteetan bezala bertsolarien laguntza izango dute

2019·01·31


Otsailaren 4an Agate Deunaren bezpera izaten da. Aurten ere, Txintxarri abesbatza herriko kaleetan ibiliko da iluntzean santa eskean. 19:00etan abiatuko dira eta azken urteetan bezala, bertsolarien laguntza ere izango dute, egunarekin lotura duten kantu tradizionalen artean, tartean behin bapateko koplak botatzeko. Trikitixarekin Arkaitz Baldaren laguntza izango dute bertsolariek.