Berriak
Atzealdea Txintxarri abesbatzak antolatuta larunbatean kantu bazkaria egingo da Bankako Menditarrekin Intxurre elkartean
Behe Nafarroatik datozen abeslariak eguerdian kalean ibiliko dira kantuan eta kantu festa bazkalostean izango da elkartean
2023·05·08
Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatuta kantu bazkari bat egingo da larunbatean, maiatzak 13, Intxurre elkartean. Bankako Menditarrak taldea gonbidatu dute abesbatzako kideek kantu bazkari horretara eta eguerdian Alegiako kaleetan ibiliko dira kantuan. Ondoren elkartean bazkalduko dute eta bertan izango da bazkalostean kantu festa.
Behe Nafarroako Banka eskualdetik datorren taldea da eta bertako artzain eta nekazariek osatzen dute.