Berriak

Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak Kantu Eske Herrikoia antolatu du Agate Deunaren bezperarako

Parte hartu nahi duten herritarrei urtarrilaren 26an 20:00etan kultur etxean egingo den entsegura agertzeko deia egiten zaie

2023·01·20


Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak Kantu Eske Herrikoia antolatu du Agate Deunaren bezperarako. Abesbatza urtero ateratzen da santa eskean egun horretan eta aurtengoan kanturako gogoz dauden herritar guztiei parte hartzeko gonbitea egiten zaie, gabonetan egin zen moduan.

Abesbatzarekin batera herriko bertsolariak eta soinujoleak ere izango dira santa eske berezi horretan. Guztia ondo prestatzeko, urtarrilaren 26an, osteguna, entsegu orokor bat egingo da 20:00etan kultur etxean eta kantuan atera nahiko luketen guztiei bertaratzeko deia egiten zaie.