Berriak
Atzealdea Txintxarri Gazte eta Txintxarri abesbatzek Nafarroako Tiebas herrian kontzertua eskainiko dute larunbatean
2019·03·28
Txintxarri Gazte eta Txintxarri abesbatzek kontzertua eskainiko dute Nafarroako Tiebas herrian larunbatean, martxoak 30. Iazko apirilean izan ziren Alegian nafarrak eta modu honetan, orduko bisita itzuliko diete alegiarrek, 19:30ean bertako elizan eskainiko duten kontzertuarekin. Txintxarri Gazte abesbatzak emango dio hasiera emanaldiari bi abestirekin. Eric Claptonen “Tears in Heaven” eta Ken Zazpiren “Ilargia” izango dira abesti horiek.
Ondoren helduen txanda izango da. Hamabi abestiz osaturiko errepertorioa eskainiko dute, estilo ezberdinak uztartuz. Euskal kantutegiko doinu ezagunak, estilo sakrokoak, frantziarrak eta Lehonard Cohenen abesti bat ere entzun ahal izango dira.
Bi abesbatzak Garbiñe Orbegozok zuzenduko ditu eta pianoan Mariaje Rekondo ariko da.