Berriak

Atzealdea Txintxarri Gaztelekuak hainbat ekintza antolatuko ditu gabonetan

Izena emateko epea zabalik dago eta abenduaren 14a izango da azken eguna

2024·12·09


Alegiako Txintxarri Gaztelekuak antolatuta, nerabeentzako hainbat ekintza egingo dira gabonetan. Abenduaren 23an, astelehena, Alegia eta Amezketako Erronka eguna egingo da Amezketan. Bestetik, urtarrilaren 3an, ostirala, Iruñeko Saltingera joango dira nerabeak.

Bi ekintza horietan parte hartzeko aurrez eman behar da izena. Epea zabalik dago eta abenduaren 14a izango da azken eguna. Interesatuek formulario bidez eman dezakete izena, lotura honetan.