Berriak

Atzealdea Txintxarri Gaztelekuak zabalik du gabonetako ekintzetan izena emateko epea

Abenduaren 14a izango da izena emateko azken eguna eta DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduriko jarduerak dira

2025·12·10


Txintxarri Gaztelekuak zabalik du nerabeentzako gabonetako ekintzetan izena emateko epea. Eskaintza berezia da, gaztelekuko erabiltzaile ez direnek ere parte hartu dezaketelako eta horrenbestean, DBH eta Batxilergoko ikasle guztiei zuzenduta dago. Izena emateko epea abenduaren 14ra bitartean egongo da zabalik eta lotura honetan izango duzue izena emateko formularioko sarbidea. Hauek dira eskaintzen diren jarduerak: 

ABENDUAK 26: HERRIKO EKINTZA DBH 1-2 mailetakoentzat

Ordutegia: 10:00-13:00.

Elkargunea: Kultur etxeko sarrera.

URTARRILAK 2: HERRIKO EKINTZA DBH 3-4 + Batxilergoa

Ordutegia: 10:00-13:00.

Elkargunea: Kultur etxeko sarrera.

URTARRILAK 3: IRTEERA IRUÑAKO SALTING-ERA

Ordutegia: 9:30-15:30.

Elkargunea: Kultur etxe sarrera.

Oharrak Salting Iruña irteerarako: Kuota 15€koa da eta gaztelekura ekarri beharko da dirua, dagokion ordutegian. (Ddirua ekartzeko epea: abenduaren 10etik 20ra).