Berriak
Emanaldia 19:30ean hasiko da Elizpe zinean eta guztira bederatzi abesti eskainiko dituzte
2017·06·20
Txintxarri Txiki abesbatzak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du ekainaren 22an, osteguna, 19:30ean Elizpe zinean. Gaur egun hogei partaide inguru dituen taldea garbiñe Orbegozok zuzentzen du eta guztira bederatzi abesti eskainiko dituzte osteguneko emanaldian. Euskal kantutegiko "Txikia da mundua" eta "Xarmengarria" bezalako abestiak entzun ahalko dira eta baita munduko bazter ezberdinetako doinuak eta erritmoak. Jatorri italiarra duen kantu bat eskainiko dute eta baita brasildar erritmoak dituen beste bat ere, beste hainbaten artean. Maddalen Dorronsorok moldatutako Los Miserables filmeko "Little people" kantuarekin emango diote amaiera emanaldiari. Mariaje Rekondo izango du pianoan lagun abesbatzak.