Berriak
Atzealdea Txintxarri Txiki abesbatzako partaide izan nahi dutenei deialdia luzatu die Txintxarri Kultur Elkarteak
2022·09·19
Txintxarri Txiki abesbatzak abian du ikasturte berria. Abesbatzako kide izan nahi duten neska-mutilei deialdi bat luzatu die Txintxarri Kultur Elkarteak. Entseguak astelehenetan izango dira 17:50etik 18:35era kultur etxean eta gaztetxoak froga egitera animatu nahi dituzte. Abesbatzan kantatzea gustuko badute, matrikulazioaren inguruko informazioa emango zaie.Txintxarri Txikiren zuzendaritza Loatzo musika eskolak hartu du bere gain baina Txintxarri abesbatzak urtean zehar egingo dituen ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute.