Berriak

Atzealdea Txintxarriak Martxan dira!!

Oraingoz 50 pertsona daude izena emanda ibilaldi labur zein luzean eta ekimenarekin bat egin nahi dutenek edozein ostegunetan egin dezakete bat

2024·09·19


Hasi da Txintxarriak Martxan ekimenaren 2024/205 denboraldia. Adinekoak ariketa fisikoa egitera eta elkarren arteko harremanak sustatzera bultzatzea helburu duen ekimena da eta Udalarekin batera, Alegiako osasun zentroa eta beste hainbat eragileren artean antolatzen da. Gaur goizean egin dute ikasturteko lehen irteera eta eguraldi bikaina lagun, 50 lagunek hartu dute parte. Horietatik 18 dira ibilaldi luzean izena eman dutenak eta 32 ibilaldi laburrean daudenak. Behin jarduna amaituta, hamaiketakoa egiten ari dira denak.

Oraindik izenik eman ez duen norbait baldin badago eta irteeretan parta hartu nahi badu, edozein ostegunetan 10:30ean plazara agertu daiteke eta izena eman. 11:00etan abiatzen dira Txintxarriak Martxanen irteerak eta behin izena emanda, parte hartu ahal izango da.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimenaren antolakuntzan eta irteeretan laguntzaile bezala ari diren eragile eta bolondres guztiei eta adinekoak Txintxarriak Martxanekin bat egitera animatu nahi ditu.