Berriak
Atzealdea

Txintxarriak Martxan hasi aurretik, adinekoentzat hitzaldi bat eskaini du osasun zentroak

Urriaren 14tik aurrera ostegunero 10:30ean abiatuko dira adinekoentzako ibilaldiak plazatik

2021·10·06


Datorren ostegunean, urriak 14, Txintxarriak Martxan ekimenaren 2021-2022 ikasturteko ibilaldiei hasiera emango zaie. Aurreko ekitaldietan bezala, ostegunero 10:30ean plazan elkartuko dira eta adin eta baldintza fisiko ezberdinetara egokitutako ibilaldiak egingo dira. Jubilatuen elkartea, Nagusilan, eliza eta Udala izango dira astero ibilaldien ardura izango dutenak eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie elkarte horiei eta baita osasun zentroari ere, ekimena gauzatu ahal izateko egindako ahaleginagatik.

Motorrak berotzen joateko, gaur goizean adineko pertsonei zuzenduriko hitzaldi bat eskaini dute osasun zentroko kideek zinean. Bertan, Txintxarriak Martxaneko ibilaldietan izango diren neurrien errepasoa egin da eta elikaduraren inguruko hainbat gomendio eman zaizkie bertaratu direnei. 30 adineko inguruk hartu dute parte hitzaldian.