Berriak
Atzealdea Txintxarriak Martxanek adinekoentzat giharrak indartzeko tailer bat antolatu du maiatzaren 16rako
11:00etan izango da kultur etxean eta Naroa Bueno Osakidetzako erizainak eta Paola Gomez dinamizatzaileak eskainiko dute
2023·05·12

Txintxarriak Martxan ekimenak adinekoentzako tailer bat antolatu du datorren astearterako, maiatzak 16. Giharrak indartzeko teknikak erakutsiko zaizkie parte hartzaileei eta Naroa Bueno Osakidetzako erizainak eta Paola Gomez, Alegian adinekoen gimnasia taldeko eta Txintxarriak Martxaneko dinamizatzaileak zuzenduko dute. Tailerrean, ariketa ezberdinak egiteko orri bat banatuko zaie adinekoei. Udaletik adineko pertsonak tailer horretan parte hartzera animatu nahi dira.