Berriak

Txintxarriak Martxaneko ibilaldiak bertan behera geratu dira Koronabirusa dela eta

Osasun arduradunen gomendioak jarraituz hartutako erabakia da eta gaur jada ez da irteerarik izango

2020·03·12


Covid 19 edo Koronabirusa bezala ezagutzen dugun gaixotasunak hainbat neurri hartzera behartu ditu osasun arduradunak. Adineko pertsonak arriksu talde bezala jotzen direnez, Osakidetzaren gomendioak jarraituz, Txintxarriak Martxan ekimena bertan behera uztea adostu da behin behinean. Horrela, gaur, martxoak 12, jada ez da irteerarik izango eta ondorioz, ezta hamaiketakorik ere. Egoeraren bilakaeraren arabera, ibilaldiei noiz berrekingo zaien osasun arduradunek zehaztuko dute.

Memoria tailerra etenda

Aldi berean, astelehenetan eta asteazkenetan jubilatuen egoitzan egiten den Memoria tailerreko saioak ere bertan behera geratu dira, gomendioak jarraituz. Horrekin lotuta, Osakidetzako arduradunek adineko pertsonak elkartzen diren eremuak itxita mantentzeko gomendioa egina dutela gogorarazten da.