Berriak

Atzealdea Txintxarriak Martxaneko kideek Albaola Itsas Kultur Faktoriara irteera egin dute

Maiatzaren 29an izan ziren Pasaiako ontziola museoan eta ohiko ibilaldietatik ezberdintzen den ekintza bat egin zuten

2025·06·02


Txintxarriak Martxaneko kideek Albaola Itsas Kultur Faktoriara irteera bat egin zuten iragan maiatzaren 29an. Alegiatik autobusez abiatu ziren Pasaia San Pedron kokatzen den ontziola museora eta ohiko ibilaldietatik ezberdintzen den plan batez gozatzeko aukera izan zuten. Parte hartzaileek interesez jarraitu zuten bisita eta oso giro onean egin zuten buelta.