Txintxarriak Martxaneko kideek Aquariumera irteera egin zuten maiatzaren 4an
2023·05·08
Txintxarriak Martxan ekimeneko irteeretan parte hartzen duten adineko alegiarrek irteera berezi bat egin zuten maiatzaren 4an, osteguna. Alegiatik autobusez Donostiara joan ziren eta Aquariumera bisita egiteko aukera izan zuten. 40 laguneko koadrila elkartu zen eta behin bisita amaituta, eguraldi ona aprobetxatuz Aquarium inguruan hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten eta eguerdian etxera itzuli ziren.
Txintxarriak Martxan 2017an sortutako ekimen bat da adineko pertsonek ariketa fisikoa egin dezaten eta beraien arteko harremanak sustatu ditzaten. Udala eta osasun etxea dira proiektuaren sustatzaile nagusiak eta hainbat elkartek eta erakundek bolondresak bidaltzen dituzte irteeretan adinekoei laguntzeko.
Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie adinekoei irteera honetan parte hartzeagatik.