Berriak

Atzealdea Txintxarriak Martxaneko kideek Getariara irteera egin zuten atzo

Balenciaga museoa eta Ameztoi txakolindegia bisitatzeko aukera izan zuten

2024·06·14


Txintxarriak Martxaneko partaideek ezohiko eguna izan zuten atzo. Ohiko ostegunetako ibilaldien dinamikatik atera eta Getariara irteera bat egin zuten. Goizean atera ziren Alegiatik eta Getariara iritsitakoan Cristobal Balenciaga museoa ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Ameztoi txakolindegira bisita egin zuten eta eguraldi bikaina lagun, goiz pasa ederra eginda itzuli ziren Alegiara.