Berriak

Atzealdea Txoribox tailerra eta argazki rallya egin zuten atzo Mendi Asanbladak antolatuta

Hamar txori habi egin zituzten Aranzadiko kideen laguntzarekin eta Langaurreko zuhaitzetan jarri zituzten

2022·05·23


Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta, Txoribox tailerra eta argazki rallya egin ziren atzo Langaurren. Parte hartzaileak oinez igo ziren Langaurrera eta behin bertara iritsita, batzuk argazki rallyko gaien inguruko argazkiak ateratzen hasi ziren. Beste batzuk berriz, Aranzadiko kideek gidaturiko Txoribox tailerrean aritu ziren. Hamar txori habi egin zituzten eta Langaurreko zuhaitzetan jarri zituzten. Langaurren bertan bazkaldu eta arratsaldean Alegiara jaitsitakoan, Intxurre elkartean izozki bana jaso zuten eguneko ekintzetan parte hartu zutenek. Giro ederrean igaro zuten eguna, Mendi Asanbladatik adierazi dutenez.