Berriak
Atzealdea Uda gure artean pasako duten haur sahararrei harrera egin zaie
2022·07·29
Tindufeko kanpaleku sahararretatik bost ume etorri dira aurten Oporrak Bakean programari esker uda gure artean pasatzera. Tolosaldea Sahararekin elkartearen lanari esker, haur horiek kanpalekuetako berotik salbu igaro ahal izango dute uda eta hainbat jarduera egin ahal izango dituzte.
Bi urteko etenaldiaren ostean berriz ere uda gure artean igarotzeko aukera izango dute eta bide batez, osasun azterketak ere egingo zaizkie. Tolosaldeko Udal ezberdinek harrera egin zieten atzo Tolosako udaletxean eta bertan izan zen Arantxa Irazusta Alegiako alkatea ere, haur horietako bat Alegiako harrera familia batekin egongo delako datozen asteetan.
Oporrak Bakean egitasmoaren bultzatzaileek harrera familien beharra dagoela adierazi dute. Udan hona etorri nahiko luketen haur gehiago badaudela eta hurrengo urteari begira, familiei animatzeko deia egiten zaie.
Argazkia: Tolosaldeko Ataria