Berriak

Atzealdea Udaberri txapelketa irabazi zuen ostiralean Intxurreko jubenilen lehen mailako gizonezkoen bikoteak

Zestoaren aurka jokatu zuten Elorri pilotalekuan eta 22 eta 9 irabazi zuten, goitik behera nagusituz

2019·03·26


Intxurreko gizonezkoen jubenilen lehen mailako bikoteak Udaberri txapelketa irabazi zuen ostiralean. Zubeldiak eta Olanok Zestoako bikotearen aurkako finala jokatu zuten Elorri pilotalekuan eta hasieratik amaierara nagusi izan ziren. Zubeldiak sakearekin min handia egin zien aurkariei eta jokaldi horrekin tanto ugari egiteaz gain, aurkariak une oro menpean izatea lortu zuten. Jaialdi beran kadete mailako finala ere jokatu zen eta  Ilunpek 22 eta 5 irabazi zion Hernaniri.

Intxurreko gizonezko pilotariek Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa izango dute hurrengo erronka. Apirilaren lehen asteburuan hasiko da hiru mailetan banatuta hamazazpi ordezkari izango ditu Intxurrek.