Berriak
2017·03·15
Intxurreko hiru bikotek Udaberri txapelketako finalerako txartela izango dute jokoan bihartik hasita. Jubenilen lehen mailan, bi ordezkari izango ditu Intxurrek finalaurrekoetan eta bi partidak Elorri pilotalekuan jokatuko dira ostegunean eta ostiralean. Bihar, osteguna, Gazteleku izango da Intxurrekoen aurkaria eta ostiralean Gure Txeruko bikotea izango du aurrean Intxurrek. Kadeteen lehen mailan, Zestoan ariko da Intxurreko bikotea ostiralean bertako bikotearen aurka. Nagusien hirugarren mailako bikoteak aldiz, poltsikoan du finalerako txartela Aloña Mendi finalaurrekoan 22 eta 8 menperatu ostean. Martxoko azken asteburuan jokatuko den finalean Tartaloetxe izango dute aurkari.
Bestelakoan, gomazko paletan ari diren emakumezko jubenilek atsedena izango dute asteburuan. Intxurrek lau bikote ditu multzo berean eta bi derbi izan genituen iragan jardunaldian. Batean, Bachek eta Agirrek 30 eta 8 irabazi zieten Ormaetxeari eta Karrerari. Bestean, Iturbek eta Zhangek 30 eta 25 irabazi zuten Bachen eta Belokiren aurka.