Berriak
Atzealdea Udaberri txapelketako finalak jokatuko dituzte ostiralean Intxurreko pilotariek Elorri pilotalekuan
2023·06·14

Intxurreko pilotariek Udaberri txapelketako finalak jokatuko dituzte ostiralean Elorri pilotalekuan. 18:30ean hasiko da jaialdia eta eskuz binaka, gizonezkoen alebinen eta infantilen bigarren mailako finalak jokatuko dira. Alebinetan, Intxurreko Azpilikuetak eta Garmendiak Pagazpeko bikotearen aurka jokatuko dute eta infantiletan, Intxurreko Garaikoetxeak eta Leok, Aretxabaletakoak izango dituzte aurkari. Jaialdi berean, Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako finalerdia ere jokatuko da. Gizonezko kadeteen lehen mailan, Intxurreko Muruak Gaztelekuko Segurolaren aurka jokatuko du.
Larunbatean berriz, partida bakarra jokatuko da 9:30ean. Mendebaldeko lau t’erdiko txapelketako gizonezko kadeteen bigarren mailako finalerdia jokatuko du Intxurreko Colladok, Añorgako Aburuzaren aurka.