Berriak
Atzealdea Udako ekintzen eskaintza prest du Alegiako Udalak
2019·04·29
Aurten ere gaztetxoei zuzendutako hainbat jarduera eskainiko ditu Alegiako Udalak uztailean. Udaleku irekiak eta itxiak, multikirola eta piraguismoa izango dira eskaintza hori osatuko duten jarduerak. Udaleku itxiak Iturenen egingo dira eta bi txandatan banatuko dira. Uztailaren 1etik 5era DBH 1etik 2. Batxilergora bitarteko gaztetxoek izango dute joateko aukera eta uztailaren 8tik 12ra Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoek. Plaza mugatuak izango dira eta informazio bilera ireki bat egingo da maiatzaren 7an, asteartea, 18:00etan kultur etxean. Txanda bakoitzak 100 euroko prezioa izango du.
Udaleku irekiak ere bi txandetan banatuko dira. Lehen txanda uztailaren 1etik 12ra izango da eta bigarrena hilaren 17tik 30era. 2015a baino lehen jaiotakoentzat izango da eta prezioen inguruan, txanda baten parte hartzeak 41 euroko kostua izango du eta bi txandetan parte hartzeak 72 eurokoa.
Multikirola jarduera Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerakoentzat izango da. Izenak dioen moduan, kirol ezberdinak praktikatzeko aukera izango da eta uztailaren 1etik 12ra eskainiko da, 46 euroko prezioarekin. Piraguismoa ere adin beretik aurrerakoentzat izango da, uztailaren 22tik 26ra egingo da eta 26 euroko prezioa izango du.
Jarduera guztietarako izena emateko epea maiatzaren 13tik 17ra, biak barne, egongo da zabalik kultur etxean. Informazio gehiago nahi duenak, kultur etxera jo, 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu edo kultura@alegia.eus helbidera deitu dezake.
Azpian duzue eskaintza bakoitzaren inguruko informazio gehiago eta baita izena emateko orriak ere.