Berriak
Atzealdea Udako ekintzetarako begiraleak kontratatuko ditu Udalak
2019·04·29
Alegiako Udalak udan egingo diren ekintzetarako begiraleak kontratatuko ditu. Zehazki, hiru izango dira gauzatuko diren ekintzak. Alde batetik udaleku irekiak. Bi txandatan banatuko dira, uztailaren 1etik 12ra eta uztailaren 17tik 30era. Bestetik, udaleku itxiak izango dira, uztailaren 1etik 5era eta 8tik 12ra. Azken ekintza Multikirola izango da eta uztailaren 1etik 12ra egingo da.
Interesatuek Alegiako Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean aurkeztu beharko dituzte kurrikulumak eta horretarako azken eguna maiatzaren 17a, ostirala, izango da. Kurrikulumak aurkezterakoan, hautagaiek zein jardueratan interesatuta dauden zehaztu beharko dute. Informazio gehiagorako kultur etxera joan, 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi daiteke.