Berriak

Atzealdea Udako pelota eskolan izena emateko epea zabalik ekainaren 14ra bitartean

Eskuz edo palaz aritzeko aukera izango dute 5 eta 14 urte bitarteko neska mutilek eta emailez eman behar da izena

2025·06·04


Intxurre Pelota Eskolak aurten ere Udako Pelota Eskola antolatuko du. Palaz eta eskuz aritzeko aukera eskainiko zaie izena ematen duten 5 eta 14 urte bitarteko neska mutilei. Ekainaren erdi aldera hasi eta uztaila amaitu arte, astelehen arratsaldetan izango dira saioak Elorri pilotalekuan eta Intxurreko kideak izango dira irakasleak. 15 euroko kostua izango du eta izena emateko azken eguna ekainaren 14a izango da. Interesatuek udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute ondoko datuekin:

-Izen–abizenak.

-Adina. 

-Eskuz edo palaz.

-Ikasturtea.

-Kontakturako telefono zenbakia. 

-Posta elektronikoa.

Izena emateko epea itxitakoan, gurasoekin harremanetan jarriko dira antolatzaileak xehetasunak emateko. Zalantzak argitzeko, aipatu helbidera idazteko eskatzen da.