Berriak
Atzealdea Udal diru-laguntzak jasotzen dituzten talde eta eragileek urriaren 16tik azaroaren 8ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak
2024·10·14
Alegiako Udalak herriko talde eta eragile ezberdinei ematen dizkien diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 16tik azaroaren 8ra egongo da zabalik. Diru-laguntza horiek jasotzeko interesa dutenek dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko dute aipatu eguna baino lehen. Dokumentazio hori aurkezteko modu ezberdinak daude. Udaletxeko sarrera erregistroan aurkeztu daiteke, www.alegia.eus webguneko zerbitzu telematikoak atalaren bidez digitalki egin daiteke edo posta bidez aurkeztu daiteke.