Berriak
Atzealdea Udal zerbitzuek abuztuan izango dituzten ordutegiak
Udaletxeko bulegoek eta gizarte zerbitzuek normaltasunez egingo dute lan
2022·08·01
Alegiako Udaleko zerbitzuen ordutegiek hainbat aldaketa izango dituzte abuztuan. Udaletxeko bulegoek normaltasunez egingo dute lan, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Gizarte zerbitzuek astelehenetik ostegunerako jardunari eutsiko diote, 9:00etatik 13:00era. Hori bai, aurrez hitzordua hartu beharko da 943 65 47 68 telefonora deituta.
Azkenik, kultur etxea itxita egongo da irailaren 1era bitartean baina bazkideek gimnasioa erabili ahal izango dute txartelekin sartuta.