Berriak

Atzealdea Udalak 133.000€ko dirulaguntza jaso du aldagelak eraberritzeko

Azaroa amaitu aurretik aurkeztu beharko da behin betiko proiektua eta lanak 2024an zehar gauzatuko dira

2023·10·11


Alegiako Udalak 133.000 euroko dirulaguntza jaso du aldagelak berritzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainaren 26an argitaratu zuen dirulaguntzen iragarkia eta Udalak hilabeteko epea izan zuen proiektua aurkezteko. Duela egun batzuk atera zen ebazpenean Udalak 133.000€ko diru kopurua jasoko zuela zehaztu zuen Aldundiak eta horrek aukera emango du kultur etxeko eraikineko aldagelak eraberritzeko. Gaur egun gune horrek eskaintzen dituen zerbitzuetarako zaharkituta geratuta zeuden aldagela horiek eta dirulaguntza horri esker, behar bezalako aldagelak izango dituzte instalazio horiek, lanak gauzatzen direnean.

Udalak azaroa amaitu aurretik aurkeztu beharko du behin betiko proiektu teknikoa eta lanak 2024an zehar gauzatuko dira eta urte horretako azaroaren 30a baino lehen amaituta egon beharko dute.