Berriak
Atzealdea Udalak aitortza egin die 90 urtetik gorako herritarrei
2024·12·20
Alegiako Udalak omenaldi eta aitortza xume bat egin zien iragan larunbatean 90 urtetik gorako herritarrei. 22 dira adin hori gainditzen duten herritarrak eta udaletxeko pleno aretoan egindako ekitaldi batean batu ziren protagonistak, euren sendiak eta udal ordezkariak.
Udalaren aburuz, aitortza hori ez da nahikoa belaunaldi horrek egin duen lan guztia eta eman digun guztia eskertzeko. Ohore bat da Udalarentzat ezer eduki gabe guztia eman duen belaunaldi hori omentzea eta gaur egungo gizartean ditugun eskubideak, neurri handi batean, belaunaldi horrek egindako borrokari zor dizkiogu.
Ekitaldian oroigarri bana jaso zuten omenduek eta hamaiketako batekin amaitu zen giro oso goxoan garatu zen ekitaldia.