Berriak
Atzealdea Udalak bat egin du Azaroaren 25erako Eztanda talde feministak antolatu duen elkarretaratze deialdiarekin
19:00etan izango da plazan ‘Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko’ lemapean
2024·11·20

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eztanda talde feministak kontzentrazio baterako deialdia egin du astelehenerako eta Udalak deialdi horrekin bat egiten du. 19:00etan izango da elkarretaratzea plazan ‘Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko’ lemapean eta Udalak herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu.