Berriak

Atzealdea Udalak behin behineko aparkaleku bat jarri du erabilgarri Fabrensa industriagunearen parean

Larraitz auzoko ekialdeko lanengatik ibilgailuak lekualdatu behar dira eta aparkaleku berri hori dute aukeran

2025·03·12


Udalak behin behineko aparkaleku bat egokitu du Fabrensa industriagunearen parean. Larraitz auzoko ekialdeko lanak direla eta, auzoan eta inguruan aparkatzen diren ibilgailuak leku horietatik mugitu egin beharko dira zoladura altxa behar dutelako. Gauzak horrela, puntu horietan aparkatuta dauden ibiligailuentzako behin behineko konponbide modura, Fabrensa industriagunearen ondoan dagoen partzela bat aparkaleku modura egokitu da eta erabiltzaileei eremu hori erabiltzeko deia egiten zaie.