Berriak

Atzealdea Udalak diru laguntzak ematea arautzeko ordenantza jendaurreko erakustaldi epean dago

Uztailaren 1eko osoko bilkuran eman zitzaion hasierako onarpena aho batez eta informazioa jaso nahi duten herritarrei Udalarekin harremanetan jartzeko deia egiten zaie

2026·08·04


Alegiako Udalak diru laguntzak ematea arautzeko ordenantzaren hasierako onarpena berretsi zuen udaleko bi taldeen aldeko bozkarekin uztailaren 1eko osoko bilkuran. Bada, ordenantza hori orain jendaurreko erakustaldi epean dago eta horrela egongo da datozen 30 egunetan. Gauzak horrela, gai horretan interesatuta daudenei Udalarekin harremanetan jartzeko deia egiten zaie, izan dezaketen edozein zalantza argitze aldera. Ohiko moduan, jendaurreko erakustaldi epe horretan ez bada inolako erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten, behin betiko onarpena emango zaio. Lotura honetan duzue Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den iragarkia.

Ordenantzaren testua, lotura honetan.