Berriak

Atzealdea Udalak eremu publikoaren erabilera, garbiketa eta hiri paisaiaren babesa arautzen dituen ordenantza kontsulta publikoan jarri du

Herritarrek hamar egun balioduneko epea dute gaurtik hasita, iradokizunak edo ekarpenak egiteko Udaleko sarrera erregistro fisiko edo elektroniko bidez

2023·07·24


Alegiako Udalak ‘Eremu publikoaren erabilera, garbiketa eta hiri paisaiaren babesa’ arautzen dituen Udal ordenantza onesteko asmoa du. Hori egin aurretik, ordenantzaren inguruko kontsulta publikoa egiteko epea zabalduko da, gaurtik hasita hamar egun balioduneko epean luzatuko dena. Epe horretan, herritarrek ondoko puntuen inguruan egin ahal izango dituzte iradokizunak eta ekarpenak:

-Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.

-Onesteko beharra eta aukera.

-Arauaren helburuak.

-Aukerako soluzio erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Iradokizunak edo ekarpenak egin nahi dituztenek Udalaren sarrera erregistroan aurkeztu beharko dituzte modu fisikoan edo telematikoan.

Ordenantzaren inguruko informazioa azpiko loturan kontsultatu daiteke.

PDF
0,1 MB
2023·07·24 Iragarkia
Eremu publikoaren erabilera, garbiketa eta herri paisaiaren babesa arautzen dituen ordenantzaren iragarkia.