Berriak

Atzealdea Udalak eskerrak eman nahi dizkie Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekintzetan parte hartu zuten herritarrei

Eguerdian kontzentrazio bat egin zen plazan eta ondoren giro bikaina izan zen Txintxarri jatetxeko bazkarian

2025·03·10


Larunbatean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Alegiako Udalak hainbat ekintza antolatu zituen eta bertan parte hartu zuten herritarrei eskerrak eman nahi zaizkie. Eguerdian hainbat herritar elkartu ziren plazan egin zen kontzentrazioan eta ondoren giro aparta izan zuten Txintxarri jatetxean bazkaltzeko elkartu zirenek. Bazkalostean DJ Etxenikeren saioa izan zuten.