Berriak

Atzealdea Udalak eskerrak eman nahi dizkie valentziarrei laguntzeko produktu bilketan ekarpenak egin dituzten herritarrei

Bildu den materiala datozen egunetan iritsiko da beharra dagoen eremuetara, bertakoei lagundu ahal izateko

2024·11·06


Valentziako hondamendiari aurre egiten laguntzeko material bilketa egin da Alegian aste honetan. Elikagaiak, garbiketarako tresneria, higiene produktuak eta antzekoak bildu dira eta herritarrek eman duten erantzun bikainari esker, material ugari bildu da. Hori guztia Valentziara bidean jarri da eta datozen egunetan iritsiko da behar handiena dagoen eremuetara. Udalak azpimarra egin nahi du alegiarrek erakutsi duten elkarlan eta elkartasunean eta eskerrak eman nahi dizkie bai bolondres bezala lanean aritu direnei eta baita ekarpenak egin dituzten herritar guztiei ere.