Berriak
Atzealdea Udalak herrian euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko AROA 2024-2034 markoarekin bat egin du
2025·12·03

Alegiako Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu du euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko AROA 2024-2034 markoarekin bat egitea. Urriaren 22ko osoko bilkuran bi talde politikoen aldeko bozka jaso zuen proposamenak. Funtsean ondokoa jasotzen du: etorri berrien harrera eta integrazioa; haur eta nerabeen hizkuntza- ohiturak; euskarazko ikus-entzunezkoen eta erreferenteen sustapena; eta euskararekiko sentsibilizazioa. Horiez gain, gobernantza-lana indartzen du eta komunikazio/hedapen-ildo espezifikoak ezartzen ditu. Argazkian, Alegiako Udaleko hautetsiak proposamena onartu zuten bilkuraren ostean.