Berriak
Atzealdea
Udalak herriko taldeei ematen dizkien diru laguntzen inguruko informazioa egoerak ahalbidetzen duenean bidaliko da
2019ko laguntzei dagokien bigarren zatiaren ordainketa aste honetan zehar egingo da
2020·04·29
Alegiako Udalak diru laguntzak bideratzen ditu herriko hainbat talde eta elkarterentzat. Urtero egiten den deialdian diru laguntza eskuratu nahi duten taldeek izena emateko eta aurkeztu eskatzen den dokumentazioa aurkezteko epe bat izaten dute. Bada, aurten bizi dugun ezohiko egoeraren aurrean, elkarteei gai honen inguruko informazioa helaraziko zaie egoerak ahalbidetzen duenean eta bertan zehaztuko dira aurtengo urteari dagozkion asmoak.
Bide batez, 2019ko diru laguntzen bigarren zatiaren aste honetan zehar egingo dela jakinarazi nahi da.