Berriak
Atzealdea Udalak hobekuntza bat somatu du txakur kaken bilketaren inguruan
2025·03·12
Duela hilabete batzuk, txakur kakak jaso gabe uzten ziren puntuetan banderatxoak jartzen hasi zen Udala. Herriko puntu ezberdinetan jarri dira banderatxoak eta neurri horren helburua, hondakinak jasotzen ez zituzten txakur jabeak kontzientziatzea da. Bada, Udalak zaintza lanak egiten jarraitzen du eta azken egunetan banderatxo gutxiago jarri behar izan direla somatu da.
Zentzu horretan, Udala pozik dago neurriak eragina izan duelako baina hobekuntza honek ez du etenik izan behar. Udalak zaintza lanak egiten jarraituko du eta txakur jabeei hondakinak jaso eta bota ahal izatea errazteko baliabideak jartzen ere bai. Gogoan izan, edozein errefusa edukiontzitara bota daitezkeela txakurren hondakinak eta gauzak errazteko bide horretan, bidegorrian ere edukiontzi bat jarriko da Txintxarri jatetxearen inguruan.