Berriak
Atzealdea Udalak modu irmoan salatu nahi ditu pilotalekuan eta futbol zelaian asteburuan egin diren ekintzak
2024·11·25
Asteburuan hainbat kalte eragin dituzte Alegiako pilotalekuan eta futbol zelaian. Elorri pilotalekuko kantxan su-itzalgailuak hustu dituzte eta bertako komun publikoak zikindu dituzte. Futbol zelaian berriz, ezarri berri diren harmailak zikindu dituzte.
Udalak modu irmoan gaitzetsi eta salatu nahi ditu ekintza horiek. Oraindik %100ean zabaldu gabe dauden instalakuntzak dira eta diru publiko asko bideratu da instalakuntza horien eraberritzera. Guztiok erabiltzeko instalakuntzak diren neurri berean dagokigu gune horien zaintza ere. Zentzu horretan, Udalak horrelako jokaerak eta ekintzak ez errepikatzea espero du; bestela, gustukoak izango ez diren neurri zorrotzak hartzera behartuta egongo da.