Berriak

Atzealdea Udalak Osasun Sailaren 246000 euroko laguntza jaso du osasun zentroa eraberritzeko

Udan eskatu zuen Udalak diru laguntza hori eta proiektua gauzatu ahal izateko lehen urratsak ematea ahalbidetuko du

2023·12·21


Alegiako Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren 246000 euroko diru laguntza bat jaso du herriko osasun zentroa eraberritzeko. Gaur egungo osasun zentroak gabezia asko ditu eta txiki geratu da, kontuan izanik. Alegiaz gain, inguruko beste herri txiki askori eskaintzen zaiela zerbitzua bertan.

Gauzak horrela, Udalak udan egindako diru laguntza eskaerak jaso du erantzuna eta jasotako diru kopuru horrekin, etorkizunean osasun zentro berria izango denaren proiektua gauzatzeko lehen urratsak eman ahal izango dira. Aurrerago emango dira proiektuaren xehetasunak baina diru laguntza hori 2024 urtean exekutatu beharrekoa izango da.