Berriak

Atzealdea Udalak txukunketak egin ditu herriko parkeetan

Inguruak garbitu eta haurrentzat arriskutsu egon zitezkeen jolasak konpondu dira

2023·10·11


Alegiako Udaleko langileek txukunketa lanak egin dituzte herriko parkeetan azken asteetan. Parke inguruak txukuntzearekin batera, haurrentzat egoera arriskutsuan egon zitezkeen hainbat jolasetan konponketa lanak egin dituzte. Esate baterako, ibai ondoko pasealekuko parkean, etxola bati estalki berria jarri zaio eta txirrista baten ertz bat konpondu da.

Lan horietako batzuk Udalak hautemandako gabezien ondorioz egin dira baina beste batzuk egiteko beharra herritarrek Alegia APP bidez Udalera bidalitako mezuen bidez somatu du Udalak. Zentzu horretan, eskerrak eman nahi zaizkie herritarrei eta komunikazio kanal horiek erabiltzera gonbidatzen ditu.