Berriak

Atzealdea Udalak whatsapp kanal bat zabaldu du herritarrei informazioa eskurago jartzeko helburuz

Komunikazio kanal berri horrekin bat egiten dutenek albiste eta jakinarazpen ezberdinak jasoko dituzte

2026·01·08


Alegiako Udalak Whatsapp aplikazio bidezko komunikazio kanal bat zabaldu du. Hala nahi duen orok kanalera batu ahal izango du lotura honen bidez edo aplikazioan bertan bilaketa eginez eta bertan Udalak zabalduko dituen albiste, deialdi eta jakinarazpen ezberdinen berri jaso ahal izango da. 

Modu horretan, Udalak beste komunikazio kanal bat eskainiko die herritarrei. Udal webgunea, gailu mugikorretarako Alegia APP aplikazioa, Telegram kanala eta sare sozial ezberdinetako profilak izan ditu orain arte herritarren eskura Udalak eta hemendik aurrera, whatsapp aplikazio bidezko kanal hori ere izango da eskura. Inork ez du jakingo nor dagoen kanalean sartuta, pribatutasuna bermatze aldera.

Kanal hori zentzu bakarrekoa izango da. Hau da, Udalak gauza ezberdinak argitaratuko ditu bertan baina herritarrek ezingo dute bide hori Udalarekin harremanetan jartzeko erabili. Horretarako, orain arte eskura izan diren bideak erabiltzen jarraitu beharko da.

Udalak herritarrak kanal berri honekin bat egitera animatu nahi ditu, Udal informazioa eskura izan dezaten.