Berriak

Atzealdea Udalak zerbitzuetako zeregin anitzetarako lan poltsa bat sortu eta aldi baterako langile bat kontratatuko du

Urtea amaitu arteko postua izango da eta kurrikulumak aurkezteko epea urtarrilaren 23an amaituko da

2019·01·18


Alegiako Udalak, 2019ko lan sustapen egitarauaren baitan lan poltsa bat sortuko du eta bertatik, zerbitzuetako zeregin anitzetako langile bat hartuko du 2019ko abenduaren 31ra bitartean. Lan poltsa horretan izena eman nahi dutenek urtarrilaren 23ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte kurrikulumak udaletxeko bulegoetan, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etarako ordutegian. Lanposturako hautagai izateko baldintzetako bat Alegian erroldatuta egotea da. Prozesuari eta lanpostuari buruzko informazio gehiago lotura honetan.