Berriak

Atzealdea Udalaren eta euskara ikastearen inguruko dirulaguntzak emateari buruzko ordenantzak kontsulta publikoko epean daude

Herritarrek 15 eguneko epea izango dute ordenantzak kontsultatzeko eta hala dagokien kasuan, erreklamazioren bat jartzeko

2025·12·16


Alegiako Udalak bi ordenantza kontsulta publikoko epean jarri ditu. ‘Alegiako Udaleko dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza’ eta ‘Euskara ikasteko dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza’ aurretiazko kontsulta publikoan egongo dira herritarren eskura 15 eguneko epean. Epe hori dute herritarrek ordenantza kontsultatu eta etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienei buruz, konpondu nahi diren arazoei buruz, horiek onartzeko beharrari eta egokitasunari buruz, arauaren helburuei buruz eta egon daitezkeen ordezko irtenbide erregulatzaile eta ez-erregulatzaileei buruz iritzia emateko. Azpian dituzue bi ordenantzak:

PDF
0,3 MB
16·12·2025 Ordenantza
Alegiako Udaleko dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza.
PDF
0,3 MB
16·12·2025 Ordenantza
Euskara ikasteko dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza.