Berriak
Atzealdea Udalaren Lan Eskaintza Publikoan izena emateko azken eguna otsailaren 14a izango da
2019·01·18
Alegiako Udalak zabalik duen lan eskaintza publikoan izena eman nahi dutenek otsailaren 14a, osteguna, izango dute horretarako azken eguna. Urtarrilaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da lan eskaintzari buruzko iragarkia eta aipatu bezala, hautagai izan nahi dutenek otsailaren 14ra bitarteko epea izango dute izena emateko. Alegiako Udalak administrari laguntzaile postu bat eta zerbitzuetako zeregin anitzetako beste bat eskaintzen ditu lan eskaintza honetan eta eskaintzari buruzko informazio gehiago nahi duenak, hemen kontsultatu dezake.