Berriak
Atzealdea Udaleko osoko bilkurak behin betiko onespena eman dio bi eremutako xehetasun azterketari
A.U. 7 Eskolak eta A.U. 9 Larraitz Ekialdea dira onartutako dokumentuak eragiten dien guneak
2024·10·04

Alegiako Udaleko osoko bilkurak behin betiko onespena eman zion irailaren 25eko ohiko saioan herriko bi eremutako xehetasun azterketari. A.U. 7 Eskolak eremuari eragiten dio nagusiki eta baita A.U. 9 Larraitz Ekialdeari ere, nahiz eta kasu honetan modu puntualean izan. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak urriaren 4an argitaratu zuen ebazpenaren iragarkia eta lotura honetan kontsultatu daiteke.