Berriak
Atzealdea Udaleko osoko bilkurak bi mozio onartu zituen aho batez uztailaren 1eko saioan
2026·07·06

Alegiako Udaleko oso bilkurak bi mozio onartu zituen aho batez uztailaren 1ean egindako saioan. Alde batetik, ekainaren 28an ospatzen den LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bueltako adierazpen instituzionala onartu zen. Bestetik, Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50.urteurrenarekin lotutako mozioa onartu zen. Azken horrekin lotuta, uztailaren 19an Bergaran egingo den ekitaldira joateko gonbitea jaso dute udal guztiek eta Alegiako Udakeko ordezkaritza bertan izango da.
Segidan dituzue azken osoko bilkuran onarturiko bi testuak:
FORUEN ABOLIZIOAREN 150. URTEURRENA ETA ALKATE MUGIMENDUAREN 50. URTEURRENA